Oarsoaldeko AEKn, ikasgelatik kanpo ere, bizi-bizi!!

 


Hastear da 2021-2022 ikasturtea Oarsoaldeko AEKn. Urriaren 4an, aurkezpen eguna izango dugu eta ordura arte taldeak osatzen ariko gara. Ikasgelako jarduna garrantzitsua da, noski, baina era berean, ohiko eskoletatik kanpo egiten duguna erabilera handitzeko oso baliagarria da: txangoak, afariak, hitzaldiak, lehiaketak... Hitzordu horiek guztiek merezi duten lekua berreskuratuko dute ikasturte honetan.

Iruzkinak