Jennifer eta Kala Oarsoaldeko AEK-ko ikasleak, Oarsoarrak komunitatearen bideoaren protagonistak

 


 

 Hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara bideoa zabaldu du Oarsoarrak komunitateak 2021-2022 ikasturterako matrikulazio-kanpaina pil-pilean dagoen honetan. Oarsoaldera etortzen diren herritar guztiei beren zirkunstantzietatik, profiletik eta errealitatetik euskarara gerturatzeko deia egiten zaie, sentiberatzea bilatzen da. Euskarak ekar ditzakeen onurak bistaratzea da sentiberatze lan horren helburua. Hain zuzen ere, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko Jennifer eta Oiartzungo Intxixu AEK-ko Kala ikasleak ageri dira bideoan. Jennifer A1ean aritu zen aurreko ikasturtean eta urrian A2ko taldean hasiko da. Kala, berriz, A2 osatu zuen pasa den ikasturtean eta B1 mailan hasiko da urriaren 4an.



Iruzkinak