HABEren azterketak: bigarren deialdirako epea zabalik, irailaren 15era arte


 

HABEren bigarren deialdirako izen-emate epea zabalik dago irailaren 15era arte. B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira. Idazmen probak urriaren 4tik 9ra izango dira eta mintzamen probak, berriz, azaroaren 25etik abenduaren 4ra bitartean.

Euskaltegietako ikasleek deialdi itxian eman ahal izango dute izena (40 euro), eta gainerakoek, deialdi irekian (80 euro).

Izena internet bidez eman behar da. Hona hemen izena emateko zenbait jarraibide:

Habe.euskadi.eus webgunean sartu eta 'Hasi saioan' klik egin


 


Sartu erabiltzailea eta pasahitza




Azterketak: matrikulak eta emaitzak atalean sartu


 

Iruzkinak