Bizipoza bueltan, Oarsoaldeko AEK-n

Oarsoaldeko AEKkideetako batzuk, Lezon egindako agerraldian

 

Oarsoaldeko AEK-k 2021-2022 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du Lezon, Bizidekarra izeneko ibilgailua lagun. Izan ere, hori da aurtengo kanpainaren elementu edo mezu nagusia: irakaslea da bidelagunik onena ikaslearentzat. Euskara ikasteko, maila hobetzeko, azterketa gainditzeko... Helburua edozein dela ere, irakasleak gogotsu eragingo die pedalei ekaina bitartean, eta ikasleak aurrera egingo du. 

Urtero bezala, maila eta mota guztietako ikastaroak eskainiko ditugu eskualdeko lau euskaltegietan: euskalduntze ikastaroak, mailak egiaztatzekoak, C2, autoikaskuntza, merkatarientzako eta gurasoentzako ikastaroak, mintzamena lantzekoak, langabetuentzako trinkoak, C1 mailako azterkdiru-laguntzak lortu ahal izango dituzte, asistentzia ona izanez gero. Iraila osoan zabalik izango dira euskaltegietako bulegoak, izena eman ahal izateko edo informazioa jaso ahal izateko, eta urriaren 4an hasiko dira eskolak.

Pasa den ikasturtea aldrebes samarra izan zen COVID-19agatik. Zoritxarrez, taldeak ohi baino txikiagoak osatu behar izan genituen, kanpo ekintza apalak egin genituen... Urrian hasiko den ikasturtean ere, jakina, bete beharreko segurtasun neurri guztiak kontuan hartuko ditugu, baina ohiko jardunera gerturatuko gara. Hala, talde zabalagoak osatu ahal izango ditugu eta, guretzat oso garrantzitsua dena: euskaltegi eta eskualde mailako kanpo ekintzak egin ahal izango ditugu (afariak, txangoak, tailerrak...). Ikasleen arteko hartu-emana estuagoa izango da, zorionez. Euskaltegietan ohikoa den bizipoza eta txinparta bueltan izango ditugu urriaren 4tik aurrera Oarsoaldeko AEKn.


Iraileko ordutegia:

Lezoko Oroitzene AEK (lezo@aek.eus; 943 519144)

Goizez: 10:00-13:00

Arratsaldez: 16:00-19:00  (ostiral arratsaldean itxita)

Oiartzungo Intxixu AEK (oiartzun@aek.eus; 943 493957)

Goizez: 10:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-20:00 (ostiral arratsaldean itxita)

Oreretako Xenpelar AEK (orereta@aek.eus; 943 340233)

Goizez: 09:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-20:00

Pasaiako Txirrita AEK (pasaia@aek.eus; 943 525545)

Goizez: 10:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-20:00 (ostiral arratsaldean itxita)



Iruzkinak