Olentzero eta Mari Domingi Oiatzungo Intxixu AEK-ra iritsi dira jada!
![]() |
Ana Las Heras eta Aritz Oiartzabal, Errigorako saskiekin |
Eskualdeko beste euskaltegi batzuetan bezala, Oiartzungo Intxixu AEKn ere Errigorako saskiak zozkatu dituzte ikasleen artean, eta txartelak erosi dituztenetako bi zorionekoak dira: Ana Las Herasek eta Aritz Oiartzabalek saski bana etxeratu dute. Nafarroako Hegoaldeko produktu sorta ederra eraman dute bi ikasleok. Ez hori bakarrik: Korrikako katilua ere etxera eraman dute. Oroigarri aparta!!! Ana eta Aritzengana uste baino lehenago iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina