Oihala, josteko makina, plantxa...eta ttak: musukoa!



Duela astebatzuk Oarsoaldeko Maskarilla Solidarioen berri eman genizuen, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko Laura Navarro ikaslearen bitartez. Oraingoan, Pasai Antxora egingo dugu salto. Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko ikaslea da Miren Sukia merkataria, eta argazkiotan ikus daitekeenez, trebea da gero Miren eskulanak egiten. Josteko makina erabilita, Oarsoaldeko euskaltegi guztietako ikasleei banatutako oihalezko poltsa -egin Ttak euskaratik leloduna- musuko bihurtu du Mirenek. 

Hauxe esan digu Mirenek: "ikastaro bukaerako lana: zaharrak berri. Poltsatik musukora, egoera berrira egokitzen, normaltasuna".

Iruzkinak