HABEren B2, C1 eta C2ko azterketak: behin betiko egutegia
- Egutegia: 7 egunez luzatuko da 2020ko lehen deialdien gauzatzea, ekainaren 12tik 19ra. Maila bakoitzari dagozkion probak egun jakin batzuetan egingo dira:
- C1 maila (deialdi irekia): ekainak 12 eta 13
- C1 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 15, 16 eta 17
- C2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 16
- B2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 18 eta 19
- Saioak: egun bakoitzean, bi azterketa-saio antolatuko dira, goizekoa eta arratsaldekoa.
- Txandak: saio bakoitzak bi txanda edukiko ditu, eta txanda hauek ordubeteko aldearekin deituko dira, BECeko sarreran jende-pilaketak saihesteko.
- Pabiloiak: txanda bakoitza BECeko pabilioi batean gauzatuko da. Pabiloiek 15.000 m2-ko azalera du.
- Gelak: pabilioi bakoitzean, sei azterketa-gela bereiziko dira (mendien eta ibaien toponimoekin izendatuta egongo dira). Geletan bermatuta egongo da 2 metroko gutxieneko distantzia azterketarien artean. Gela bakoitzak 1.600 m2-ko azalera du, eta, gehienez, 80 pertsona egongo dira aldiro gela barruan.
- Garbitasuna: azterketa-txanda bat bukatu eta hurrengoa hasi baino lehen, gela, pabiloi, komun eta igarobide guztiak garbitu eta desinfektatu egingo dira.
- Berariazko prestakuntza: antolaketan ariko diren kide guztiei prestakuntza-saio berezia emango die Eusko Jaurlaritzaren Prebentzio Zerbitzuak.
(iturria: habe.euskadi.eus)
Ekainak 12, ostirala | Ekainak 13, larunbata | Ekainak 15, astelehena | Ekainak 16, asteartea | Ekainak 17, asteazkena | Ekainak 18, osteguna | Ekainak 19, ostirala | ||
Goizeko saioa | C1 (Deialdi irekia) | C1 (Euskaltegien deialdia) | B2 (Euskaltegien deialdia) | |||||
1. txanda | 10:00 - 12:30 | 10:00 - 12:30 | 11:00 - 12:30 | 11:00 - 12:30 | 11:00 - 12:30 | 11:00 - 12:15 | 11:00 - 12:15 | |
2. txanda | 11:00 - 13:30 | 11:00 - 13:30 | 12:00 - 13:30 | 12:00 - 13:30 | 12:00 - 13:30 | 12:00 - 13:15 | 12:00 - 13:15 | |
Arratsaldeko saioa | C1 (Deialdi irekia) | C1 (Eus.) | C1 eta C2 (Eus.) | C1 (Eus.) | B2 (Euskaltegien deialdia) | |||
1. txanda | 15:00 - 17:30 | 15:00 - 17:30 | 15:00 - 16:30 | C2 | 15:00 – 17:40 | 15:00 - 16:30 | 15:00 - 16:15 | 15:00 - 16:15 |
2. txanda | 16:00 - 18:30 | 16:00 - 18:30 | 16:00 - 17:30 | C1 | 16:00 - 17:30 | 16:00 - 17:30 | 16:00 - 17:15 | 16:00 - 17:15 |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina