HABEren B2, C1 eta C2 mailetako azterketak: asteazkenean, ekainak 10, data aldaketa eska daiteke


Datozen egunotan izango dira B2, C1 eta C2ko azterketak, Barakaldoko BECen. HABEk jakinarazi berri die ikasleei zein egunetan eta zein ordutan egin behar duten azterketa. Dena dela, norbaitek ezin badu finkatutako egunean eta orduan bertaratu, asteazkenean du aukera data aldaketa eskatzeko.

Bestalde, hementxe duzue urratsez urrats egin beharrekoa azterketaren data jakiteko:

Aurrena erabiltzailea (NA zenbakia letrarik gabe) eta pasahitza sartu behar dira

'Azterketak: matrikulak eta emaitzak' aukeran klik egin

'''
Ikasleentzako deialdiak' aukeran (dagokion mailan) klik egin

'Azterketaren datak eta lekuak' aukeran klik egin

Iruzkinak