 |
Idoia Arbelaitz, eskuinean, joan den ostiraleko 'Eztabaida' saioan
|
Joan den ostiralean ETB1ean Klaudio Landak gidatutako
Eztabaidan saioan B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketez hitz egin zuten -ostiralean bertan hasi ziren azterketok, BECen- eta ikasle eta irakasle banarekin mintzatu zen Landa. Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko Idoia Arbelaitz irakasleak parte hartu zuen saioan, eta egunotan idazlana BECen egiten ari diren ikasleei animoak emateaz gain, konfinamenduan erabilitako lan moldeari buruz hitz egin zuen. Baliabide teknologikoek eragindako buruhausteak aipatu zituen, ikasle guztiek ez baitute nahikoa tresnarik bizi izan dugun egoeran etxetik euskara ikasten jarraitzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina