2020/05/21

HABEren azterketak: deialdi irekian izena emateko epea igandean bukatuko da

Argazkia: Ikasbil.eus


  • Matrikulazio-epeak: maiatzaren 18tik 24ra, biak barne.
  • Parte hartu ahal izateko: ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea.
  • Probak bi egunetan burutuko dira: batean irakurmen- eta idazmen-probak; bestean entzumen- eta mintzamen-probak.
  • Irakurmen- eta idazmen-probak Barakaldoko BECen egingo dituzte azterketari guztiek. Entzumen- eta mintzamen-probak lurraldeka egingo dira.
  • Deialdi irekian matrikulatzen denak ezin du euskaltegietako ikasleentzako deialdian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
  • OHARRA: Azterketariak arduratu beharko dira norberaren higienerako eskatzen diren babes-neurriez.
  • Matrikula-ordaina: 75 €
NOLA EGIN MATRIKULA: Ikusi bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat