2020/05/15

Egin datorren ikasturteko aurrematrikula Oarsoaldeko AEKn!


Datorren ikasturteko aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Orain egiten baduzu aurrematrikula, %5 merkeago aterako zaizu 2020-2021 ikasturteko matrikula eta lehentasuna izango duzu gure euskaltegietan (Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn) taldeak osatzeko garaian. Gainera, ordainketa malguagoa izango da (epe gehiagotan ordaindu ahal izango duzu).

Aurrematrikula online egin behar da oraingoz, aek.eus webgunean. Aste gutxi barru, euskaltegiak zabaltzen ditugunean, aurrez aurre ere egin ahal izango dira. Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu zure irakasleari!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat