2020/05/15

Barakaldoko BECen izango dira HABEren idatzizko azterketak, ekainean

Barakaldoko BECen izango dira idatzizko azterketak, hilabete barru


HABEren idatzizko azterketak -B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko- maiatzean egitekoak ziren hasiera batean, egunotan alegia. Koronabirusaren eraginez, HABEk bertan behera utzi zuen aipatu data, eta azkenean, ekainean izango dira probak.

Hona hemen deialdiko datarik garrantzitsuenak:


  • Izena-emateko epea:


-C1 maila (deialdi irekia): maiatzaren 18tik 24ra

-B2, C1 eta C2 itxiak: maiatzaren 25etik 31ra

Izena HABEren webgunean bertan egin behar du ikasleak


  • Idatzizko azterketak (denak Barakaldoko BEC gunean izango dira)


-C1 irekia: ekainaren 12an eta 13an (ostirala eta larunbata)
*Idazlana eta irakurmena

-C1 itxia: ekainaren 15ean eta 16an (astelehena eta asteartea)

-C2 itxia: ekainaren 16an (asteartea)

-B2 itxia: ekainaren 17an eta 18an (asteazkena eta osteguna)



  • Ahozko azterketak
-C1 irekia: uztailaren 20an eta 21ean

-Deialdi itxiko ikasleek ez dute mintzamen azterketarik egin beharko. Hau da, euskaltegian egindako ebaluazioaren mintzamen proba baliokidetuko zaie.


HABEk astelehenerako iragarri ditu datei buruzko xehetasun gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat