Laura Ré Lozano eskualdeko ikaslea, apirileko AIZU! aldizkarian



Koronabirusagatik apirileko AIZU! aldizkaria ez dugu, oraingoz, paperean jasoko. Hala ere, AEKren aldizkaria ikasle guztien begietara iritsiko da, internet bidez. Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko Laura Ré Lozano ikaslea da Zelan euskaraz? ataleko protagonista. Kanpotik gurera etorri eta gure hizkuntza ikasteko urratsa egin duten emakume eta gizonek hitza hartzen dute atal horretan.

Laura murtziarra da jaiotzez, eta pasa den ikasturtean hasi zen Oarsoaldeko AEKn euskara ikasten. Gogotsu ari da, eta ziur gaude faltan botatzen dituela ikaskideak eta irakasleak egunotan. Bueltarako gogoz egongo da  Laura, gu guztiok bezala!!


Iruzkinak