Laura Navarro, Oarsoaldeko Maskarilla Solidarioak ekimenean jo eta su
![]() |
Laura Navarro, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikaslea |
Laura Navarro Vegak (Sevilla, 1978), Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleak, honela definitzen du bere burua: “aktibista soziala, Sevillakoa eta ama”. Lezon bizi dira orain dela sei urte, bere hitzetan, “oso gustura”. Azken asteotan, buru-belarri ibili da OarsoaldekoMaskarilla Solidarioak ekimena aurrera ateratzen. Dagoeneko, 1.000 maskaratik gora josi eta banatu dituzte gure eskualdean.
- Zer
da Maskarilla
Solidarioak Oarsoaldea
ekimena?
[Beren webgunean irakur dezakegunez, irabazi asmorik gabeko ekimena da, jostea zaletasun duten lagun batzuen eskutik jaioa. Bizi ditugun garai zail hauetan, maskarak egiten laguntzea da beren helburua, eta gehien behar dituztenei ematea]
- Zergatik
eta zertarako sortu duzue?
Orain,
geure burua eta ingurukoak babestu behar ditugulako, maskarak
erabilita. Horrez gain, aukerarik ez duen jendeari bestelako aukera
bat eman nahi diogulako ere bai, Trumpen eta enparauen aukeraren
aurkakoa, desberdina. Hauek dira gure oinarrietako batzuk: ekonomia
zirkularra, 0 km-ko kontsumoa, tokiko merkataritza txikia eta
tradizionala sustatzea, eta emakume ikusezinak babestea (horiexek
eusten baitiote sistemari).
[Taldeak Oarsoaldeko
kolektibo hauentzat egiten du lan:
koronabirusagatik arrisku-taldetzat
hartu direna,
eta gizarte-bazterketan daudenak edo arriskuan daudenak; batez ere,
emakume ikusezinak, sistemako zutabe direnak. Beren
hitzetan, sistema
horrexek jartzen du kolokan gure planeta, are gehiago azken
asteotan]
- Nor
ari zarete lanean?
Jende
pila bat eta entitate batzuk ari
gara elkarrekin
lanea; gero eta gehiago
gara! Gu (Txerrimuñoko
jostura-taldea), AEK-ko kideak ere laguntzen ari zarete, munduko
jostun onenak, Gipuzkoako Medicus Mundi elkartea, Oreretako Mugimendu
Feminista, Oarsoaldeko hainbat denda txiki, boluntario pila bat....
- Nola
funtzionatzen du ekimenak?
Gure
web orriaren bidez, nahi duenak maskarak eska ditzake, gure jostun
boluntarioen sareak maskarak egiten ditu, eta ondoren, maskara horiek
Oarsoaldeko hainbat lekutan banatzen ditugu, jasotzeko. Dena
boluntarioa da, eta laguntzeko modu asko daude: maskarak josita,
materiala emanda, maskarak banatuta, sare sozialak dinamizatuta,
lan-talde guztia koordinatuta...
- Nolako
erantzuna jaso duzue?
Oro
har, oso egokia. Jendeari asko gustatu zaio ekimena jendeagandik
sortua dela, eta ez goiko instantzia batzuetatik.
- Hasi
zarete eskaerak jasotzen?
Bai,
lehen egunetik! Eskaera ugari daukagu. Tamalez,
ezin izango diegu eskaera guztiei erantzun, sistema honen arauek eta
baldintzek dena muntatua daukatelako Trump eta lagunei laguntzeko,
beraiek gehiago sal dezaten. Bide batez, bihotz-bihotzez, eskerrik
asko laguntzen ari zareten guztioi. Hau guztia posible izan da
bakarrik denon artean atera dugulako aurrera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina