Oiartzungo Intxixu AEK-ko A2 mailako ikasleen abesti kuttunak
![]() |
Esti eta Mikel Markez. Argazkia: Bizkaie.biz |
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko A2 mailako ikasleek euskal kantuen top 5a osatu dute. Horretarako, ikasle bakoitzak bere euskal abesti gogokoena aurkeztu zuen klasean. Abesti guztiak aurkeztu ondoren, eta Coronavirusek eragindako ezohiko itxialdi egoera baliatuz, gainontzeko ikasleen 5 abesti kuttunenak aukeratu behar izan dituzte; 5, 4, 3, 2 eta puntu 1 banatu behar zituzten. Modu honetan, Lorena Garciak aukeratutako "Baina berdin dio" (Mikel Markez & Esti Markez) izan da garailea 26 punturekin. Hau izan da behin betiko sailkapena:
TOP 1: "Baina berdin dio" (Mikel Markez & Esti Markez) = 26 puntu
TOP 2: "Gaueko argiak" (Ken Zazpi) = 25 puntu
"Zortzi orduko ekaitza" (Sorotan Bele) = 25 puntu
TOP 4: "Lau teilatu" (Amaia Montero & Mikel Erentxun) = 22 puntu
"Urepel" (Gatibu) = 22 puntu
"Sarri sarri" (Kortatu) = 22 puntu
Abesti guztiak youtuben eta spotifyn entzun daitezke honako loturetan:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLPATtzVa2090hHTwSjvADv66Lx43dtGdS
https://open.spotify.com/playlist/4hmIVcMjh7RwH4ua3daaPz?si=18TNyH-FR2icGiJLk_s5Mg
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina