Sukaldari lanetan, Oreretako Xenpelar AEK maisu!
![]() |
Oreretako Xenpelar AEK-ko irakasle batzuk, saria soinean dutela |
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko irakasleak, pintxo beganoa aurrean dutela |
Lezoko Oroitzene AEK-ko lan taldea tapenade izeneko pintxo beganoa aurkezten |
Pasaiako Txirrita AEK-ko ordezkariak, Txirrita Sumendia izeneko pintxoaren nondik norakoak azaltzen |
Oreretako Xenpelar AEK-ko sukaldari finak, prestatutako bi pintxoak erakusten lehiaketa hasieran |
Bada, oraingoan irakasleok aritu gara sukaldari lanetan. Lau euskaltegiak lehia bizian aritu gara Gaztañoko Bukagaitz elkartean. Euskaltegi bakoitzak bina pintxo -horietako bat beganoa- eta postrea prestatu behar izan ditu. Irakasleok izan gara epaimahaikideak -noski, nork bere pintxoei ezin izan die bozkarik eman!- eta Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko lan taldeak egindako gutiziek jaso dituzte puntu gehien. Ondorioz, irakasle oreretarrek jantzi dituzte txapeldunen mantalak. Zorionak!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina