Gure taldeei begiradatxoa: Pasaiako Txirrita AEKren A1 taldea

Taldekideak, Josune Uzkudun irakaslearekin



Lehen urratsak ematen ari dira Pasaiako Txirrita AEKren A1 mailako taldekoak. Euskaraz bere burua aurkeztea izan da beren lehen erronka, eta ederki bete dute! Dena dela, bestelako ekintzak ere egiten ari dira, jakina. Duela gutxi ikasle baten urtebetetzea ospatu zuten, gitarra eta guzti, eta erakusketa bat ere bisitatu zuten.

Segi animoso euskara ikasten!

Iruzkinak