Bikoizketa Lehiaketako irabazleak, ospakizunetan...


Bikoizketa Lehiaketarekin esan izan diogu agur ikasturtean Oarsoaldeko AEKn azken urteotan, eta ekimen honetan fin aritzeak badu saria. Hala, kategoria bakoitzeko talde irabazleak otordua irabazi du eskualdeko jatetxe banatan.

Argazkian Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasleak dituzue -irakaslea ere tartean da-. Atso festa lanarekin bikoizketa frikienaren saria eskuratu zuten. Bejondeizuela!


Iruzkinak