Sasoian iritsi gara 21. Korrikara!

Amaia Arruti eskualdeko Korrika arduradunak eta Saioa Ballesteros eskualdeko zuzendariak eraman zuten harro-harro lekukoa.

Idoia Arbelaitz Oreretako Xenpelar AEKko irakaslea, peto eta guzti.

Ikasleek ere bizi izan dute Korrika Perpendikularraren zirrara. Argazkian, Joxe Angel Oreretako Xenpelar AEKko ikaslea, June alaba ondoan duela.

Jon Diaz de Mendibil Intxixu AEKko arduradunak ere parte hartu du Korrika Perpendikularrean.





Hemen da 21. Korrika! Ostegunean, apirilak 4, abiatuko da Garestik, eta eskualdera apirilaren 12an iritsiko da. Dena dela, argi dago Oarsoaldean sasoi betean gaudela. Goiko argazkiak ikusi besterik ez dago!

Igandean, Korrika Perpendikularra delakoa egin zuten Oiartzungo Karrika auzoan, eta bertan izan ziren, besteak beste, Oarsoaldeko AEKko irakasle eta ikasleak. Furgonetetako gidari berriek eskertuko zuten entsegutxoa, denetarik gerta daitekeelako 11 egunez Euskal Herriko bazter guztietan.

Korrika Perpendikularra Oarso-Bidasoako Hitzan

Korrikaren furgonetak barrutik Hamaika Telebistan

Iruzkinak