Korrika atarikoak prest dituzte Pasai Antxon
![]() |
Pasai Antxoko Korrika batzordea, Txirrita AEK euskaltegiaren sarreran |
Grafitia, Kontxita Beitiaren bisita, gastronomia lehiaketa
eta Tonbola, Korrika atarian
-
Euskararen aldeko ekimena apirilaren 12an iritsiko da eskualdera, baina aurreko asteotan zenbait hitzordu prestatu ditu herriko Korrika batzordeak
Txirrita AEK
motorrak berotzen hasi da Korrikara begira. Euskararen aldeko
ekimena apirilaren 12an iritsiko da herrira, baina aurretik ekintza batzuk finkatu dira Korrika batzordeetan.
Hori horrela,
martxoaren 22an, ostirala, Kuadrillategiko gazteek grafitia
margotuko dute arratsaldean Ibaiondo pilotalekuan. Hilaren 25ean,
astelehena, bestalde, Kontxita Beitiaren bisita jasoko dute
Txirrita AEKko euskaltegian (10:00). Kontxita Beitiak lan handia
egin zuen ikastolen sorreran, eta lotura estua du Antxorekin. Horri
guztiari buruz hitz egingo du Beitiak euskaltegian (sarrera librea
da).
Bestalde, martxoaren
31n, igandearekin, Labore Egin Klika Gastronomiari! Lehiaketa
egingo da Gure Zumardian 12:00etan. Entsalada egin beharko dute parte
hartzaileek (gehienez, lau laguneko taldeak) Laborek eskura jarritako osagaiak baliatuta (erne! aldez aurretik eman behar da izena: pasaia@aek.eus). Egun
horretan, gainera, Korrika arropa salgai egongo da, eta Korrika
Tonbolari hasiera emango zaio. Korrika Tonbolako txartelak
apirilaren 4tik aurrera erosi ahal izango dira herriko hainbat
tabernatan. Duela bi urteko Korrikan hamarnaka opari banatu ziren
tonbolari esker: otorduak, produktu sortak, deskontuak...
Korrika egunean,
apirilaren 12an, azkenik, ekintzaz betetako egitaraua prestatzen ari
da Korrika batzordea. Besteak beste, Korrika Txikia izango da
15:30ean eta Korrika iritsi bitartean (21:00etan iritsiko da Antxora
Altzan barrena) eta ondoren festa izango da herrian.
Txirrita AEKk sare
sozialak erabiliko ditu ekimen horiei guztiei buruzko informazio
zabala emateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina