Izan Belarriprest edo Ahobizi!

Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiaren atarian.

Badator, badator Euskaraldia! Oarsoaldeko AEK-ko irakasleok, jakina, bat egiten dugu Euskaraldiarekin, eta espero dugu azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Belarriprest eta Ahobizi asko ikustea Lezo, Oiartzun, Orereta eta Pasaiako kaleetan. Goazen hizkuntz-ohiturak aldatzera, goazen euskara lehen planoan jartzera!

Ez ahaztu txapa jaso ahal izateko izena eman behar dela euskaraldia.eus webgunean.

Bestalde, Euskaraldiarekin lotuta, ekitaldi asko egingo dira eskualdean. Hona hemen horietakoren bat, gaur bertan.

Iruzkinak