Lezon ere, Euskaraldirako motorrak berotzen



Lezoko Euskaraldiaren batzordeak umore ukituko ekitaldia egingo du urriaren 4an, ilunabarreko 19:00etan, Gezala aretoan. Ekitaldi horren helburua Euskaraldian izena emateko epea zabalik dela iragartzea, eta nork bere rola (Ahobizi edo Belarriprest) aukeratzeko oinarrizko azalpenak ematea izango da.

Euskaraldia behar bezala girotzen eta prestatzen jarraitzeko, euskaldun guztiak gonbidatu nahi ditu batzordeak ekitaldi horretara. Zatoz zu ere eta anima itzazu ingurukoak; familiakoak, lagunak, lankideak, bizilagunak. 

Gogoan izan  Euskaraldia  azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango dela eta izena emateko epea zabalik dagoela. 

Iruzkinak