HABEren azterketak larunbatean izango dira



Larunbatean, urriak 20,  HABEren hizkuntza-eskakizunen bigarren deialdiaren lehendabiziko probak egingo dira.

Deialdi itxiari dagokionez (B2, C1 eta C2 mailetan), idazlanaren txanda izango da larunbatean. Deialdi irekian, berriz, (B1, B2, C1 eta C2 mailetan) irakurmen proba egin beharko dute azterketariek, idazlanaz gain. Bi deialdiotan, irekian zein itxian, emaitzak azaroaren 16an emango dituzte.

Probak Donostiako Barriola gelategian izango dira. Ordutegiarekin edo beste edozein arlorekin zalantzarik baduzu, galdetu lasai Oarsoaldeko AEKren edozein euskaltegitan.

Iruzkinak