2018-2019 ikasturtea hasi da!



Urria iritsi da, eta ikasturtea hasi da Oarsoaldeko AEKn. Aurkezpen eguna izan dugu gaur gure euskaltegietan: Lezoko Oroitzene AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn.

Ohi bezala, maila eta ordutegi guztiak ditugu aukeran, eta oraindik izena emateko epea zabalik dago. Ez galdu euskara ikasteko edo hobetzeko trena, eta etorri Oarsoaldeko AEKra!


Iruzkinak