IRAILEAN ERE AZTERKETA PRESTATZEKO AUKERA EMATEN DIZUGU!

        Azken urteotan egin dugun moduan, aurtengo irailean ere azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa eskainiko dugu Oarsoaldeko AEK-n. Ostegun honetan, hilak 12, ikasleei informatzeko bilerak egingo ditugu 10:00etan eta 17:00etan Lezoko Oroitzene euskaltegian

   Ikastaroaren ezaugarriak honako hauek dira:
  •  B2 eta C1eko azterketei begirako ikastaroa
  •  Irailaren 3tik 28ra
  •  Egunean 4 ordu (3 klase + tutoretza), astelehenetik ostiralera
  •  Ikastaroa non emango den zehazteke dago, izena ematen dutenean baitan izango da. Baina  seguruenik Lezoko euskaltegian.
  • Ikastaroaren ordutegia zehazteke dago, izena ematen dutenean eskatzen dutenaren baitan.
  • Guztira 80 klase ordu
  • Prezioa: 143 euro
  • Izena emateko epea: uztailaren 6ra arte eskualdeko euskaltegietan.
  • Uztailaren 12an  bilera egingo da, matrikula fitxak bete, ordaindu eta udararako etxerako lanak emateko.
 

Iruzkinak