VII. arrozen munduan euskara zabaltzen

        Oreretan, SOS Arrazakeriak antolatutako ekimenean parte hartu dugu; herrira etorri berrien artean euskara zabaltzen eta arroza prestatzen izan gara. Guk barazki-arroza prestatu dugu, eta horretarako etxeko produktuetara jo dugu: Nafarroako orburuak, Gipuzkoako ilarrak, tipula, piperra...


Nepaleko kideekin batera prestatu dugu arroza, eta bikaina izan da!


        Armenia, Pakistan, Nepal, Kolonbia, Nikaragua, Andaluzia, Nigeria, Argelia... herrietatik etorritako jendearekin batera izan gara. Oreretako Xenpelar AEKko Idoia eta Amaia arduratu dira arroza prestatzeaz, Nepaleko lagunekin batera. Datorren urtean ere hantxe izango gara!




Iruzkinak