Azken hiruhilekoa hastearekin batera, egin ezazu azterketarako matrikula!

      Hilaren 9tik 16ra B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko dira, www.habe.euskadi.eus atarian. Jarraian duzue maila bakoitzari dagokion egutegia:

B2 2018ko lehen deialdiko egutegia:

  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: uztailaren 11n
 C1 2018ko lehen deialdiko egutegia:
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 28an, 29an eta 30ean
  • Emaitzak: uztailaren 11n
C2 2018ko lehen deialdiko egutegia:
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 30an
  • Emaitzak: uztailaren 11n
Norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza beharrezkoak dira matrikula egin ahal izateko:
   Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
   Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
MATRIKULAREN ORDAINKETA
Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
Matrikula-ordaina 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.
Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 
Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.
Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.
Iturria eta informazio guztia honako helbidean daukazue: HABE-Ikasleen egiaztatzea 2018

Iruzkinak