Begirada bat barnetegitxoari
Barnetegitxora joandako zenbait ikaslek bertan bizitakoak kontatu dizkigute. Horrez gain, taldeko argazkiak ere bildu ditugu jarraian:
Nire ustez,barnetegitxora joatea oso ona da euskara ikasten ari garenontzat,beldurra galtzen dugulako euskaraz hitz egiteko.Esfortzu handia egin behar da horretarako,baina laguntza handia izan genuen .Oso jende jatorra joan zen,eta giroa ezin hobea izan zen.Aterpea oso polita da eta baita Oibar eta ikusi ditugun gainontzeko herriak ere. Primeran pasa nuen , beraz,datorren urtean errepikatzeko asmoa daukat. Kontxi Lopez.
Azaroaren
17tik 19ra joan ginen Nafarroako Oibar herrira.Oso leku polita da eta
ingurua ere bai.Erriberriko Gaztelua,Zangoza eta Irunberriko Arroila
bisitatu genituen.Gauetan
hainbat joko egin genituen eta oso gustura aritu nintzen ,erabiltzen
ditudan hitzak baino askoz gehiago dakizkidala konturatu nintzen
eta.
Giroa
izugarri ona izan zen, eta animatu nahi zaituztet hurrengo
barnetegitxoan parte hartzera.Javier
Marques.
Nire ustez,barnetegitxora joatea oso ona da euskara ikasten ari garenontzat,beldurra galtzen dugulako euskaraz hitz egiteko.Esfortzu handia egin behar da horretarako,baina laguntza handia izan genuen .Oso jende jatorra joan zen,eta giroa ezin hobea izan zen.Aterpea oso polita da eta baita Oibar eta ikusi ditugun gainontzeko herriak ere. Primeran pasa nuen , beraz,datorren urtean errepikatzeko asmoa daukat. Kontxi Lopez.
Gure
arteko giroa oso ona izan zen , aterpe paregabea eta bisitatu
ditugun tokiak eta herriak oso politak dira. Bestalde,janaria ere
oso ona izan zen, eta sukaldariak oso otordu goxoak egin zizkigun. Esperientzia
oso baliagarria izan da,asteburu osoan euskara hutsez bizitzeko
aukera izan dugulako.
Oso
ondo pasatu nuen , eta ahal badut hurrengo barnetegitxora joango
naiz.Txema
Merino.
Asteburu
osoan euskaraz pentsatzea eta hitz egitea oso garrantzitsua da , nire
ustez.Ez badakizu zerbait ondo,galdetzen duzu eta kitto,baina
beldurrik eta lotsarik gabe. Esperientzia oso ona izan da, jendea eta
giroa oso ona izan delako.Gainera, Oiabar eta bisitatu ditugun
herriak ere asko gustatu zaizkit.
Nire
lehenengo barnetegitxoa izan da,baina ez da azkena izango.Txus
Lopez.
OIBARREKO
BARNETEGITXOA
Batere
gogorik ez geneukan barnetegira joateko baina azken momentuan
zorionez animatu egin ginen. Bidea berezia izan zen, eraman gintuen
kotxeari hirugarren martxa falta zitzaiolako. Baina gidaria, oso
iaioa zenez Oibarrera iritsi ginen. Pintor krispinen kaletik gora eta
gora joan ginen “La Bizkaia” aterpetxera iritsi arte eta han
topatu genituen beste lagunak, denak ezezagunak.
Herriko
etxe guztiak harrizkoak ziren, baita kaleak ere. Hori bai, maldan
gora maldan behera ibili behar. Otorduak primeran, Andoitz Garitanori
esker, patatak Andoitzen erara (arrozarekin) batez ere.
Afalosteak
oso dibertigarriak izan ziren irakasleek antolatu zituzten jokoei
esker. Patxaranak ere lagundu zuen ere. Hiltzailaren jokuak erne eta
mesfidati eduki gintuen asteburu osoan, denok susmagarriak baikinen.
Irteerak
oso interesgarriak izan ziren: Herriberrin hasi ginen lekunberritar
gidari batek oso ondo azaldu zigun garai hartako bizitza eta pasadizo
batzuk kontatu zizkigun errege-erreginei buruz.
Aragoi
Sos herritik pasata Zangotzara joan ginen pote batzuk hartzera.
Irunberriko
putreak gertu ikusi genituen paseotxo bat emanez eta udan momentu
hobea izango litzatekeela ohartu ginen, bainu batekin txangoa hobeto
bukatzeko.
Nahiz
eta oso herri txikia izan, bi frontoi, igerilekua, gaztetxea eta bi
taberna zeuden (horietako bati El Perrillas deritzotena), baina
kaleak hutsik.
Primeran
moldatu ginen eta azkenean Jose Angel, Jose Antonio, Jose Luis etabar
ezizenez hiltzailea izan zela jakin genuen epaiketaren bidez. Oso
asteburu eraikitzailea izan da eta datorren barnetegitxora joateko
irrikitan gaude.
Txirrita AEK euskaltegiko Gorka eta Marisa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina