Izan euskaragile!
Argazkia: Oarsobidasoko Hitza |
Pasaiako
euskaltegiek, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak eta udal
euskaltegiak, 2017-2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu
dute Pasai Antxon, Izan euskaragile lelopean. Herria guztien
artean irudikatzen eta eraikitzen den bezala, euskara ere guztien
parte hartzearekin eraikiko da. Herritar
guztiak baitira, bere lekutik, bakoitza
bere gisara, bere gaitasun eta zirkunstantzien pean, euskararen
dinamizatzaile, bultzatzaile, sustatzaile edo eragile. Guztiak dira
euskararen iturburu, abiarazle, baldintzatzaile, eragingarri.
Alde batetik, euskaltegiek ohiko ikastaroak
eskaintzen jarraituko dute urritik ekainera, ordutegi zabalean eta
maila guztietan. Ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoentzat dira.
Ikastarook 349
€ (astean hiru egun)
eta 442
€-ko (astean lau egun)
kostua dute, baina
matrikularen zenbatekoaren %
75era edo % 100era arteko laguntzak daude eskuragarri, publiko
xedearen arabera.
Ohiko eskaintza alde
batera utzita, azken urteotan bezala, ikastaro bereziak lehen mailara
ekarri nahi dituzte ikasturte honetan ere herrian:
-
Euskara Pasaian lan egiten duten dendarientzat
Saltokitik atera gabe euskara ikasteko beste modu
bat proposatu nahi dugu:
Autoikaskuntzako 4 ordu online astean +
mintzapraktikarako 1 h eta 30 min taldean euskategian.
Astean behin saltokira joango da irakaslea,
asteko lanak dendariarekin batera berrikustera.
Iraupena: 6 h 30 min astean, urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke.
Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero,
matrikularen % 100 itzuliko da (116 €).
-
Euskara 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzat
Euskara modu ludikoan ikasteko aukera eskaini nahi
dugu, familientzako eduki espezifiko eta praktikoen bitartez: haurrek
eskolan ikasten dituzten abestiak eta jolasak etxean partekatu ahal
izateko.
Iraupena: 4 ordu astean, urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke.
Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen %
100 itzuliko da (154 €)
Ikastaroa haurraren ikastetxean eman ahal izango
da, taldea osatuz gero.
-
Euskara enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten langabetuentzat
Egin apustu bat euskararen alde, ikastaro trinko
eta espezifiko bat eginez, Pasaian erroldaturik dauden langabetuek
euskaraz agudo ikas dezaten diseinatua.
Iraupena: hiru hileko ikastaro trinkoak, 5 ordu
egunean astelehenetik ostegunera
-
Euskara 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, haien intereseko gaien bidez
Gustuko gaiak jorratuz, euskara ikastea eta
euskaraz gozatzea proposatzen dugu. 16 eta 20 urte arteko
ikasleentzako talde bat sortuko da, eta beste bat 20 eta 30 urte
arteko ikasleentzat.
Iraupena: 5 ordu astean (3 eskola-ordu eta 2
tailer-ordu) astelehen, asteazken eta ostegunetan. Urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke.
Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen %
100 itzuliko da (165 €, bi ordainketetan egin daitekeena).
-
Euskara praktikoa eta oinarrizkoa Pasaiara heldu berri direnentzat
Komunitate berriko hizkuntzara gerturatzeko aukera
eskaini nahi dugu AISA oinarrizko ikastaro praktikoaren bitartez.
Iraupena: 60 ordu, astean 4 orduz.
Kostu ekonomikoa: matrikula 5 € dira.
Ikastaroa bukatu ondoren ziurtagiri bat igorriko
da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da
haur kopuru batetik gora.
-
Euskara online zure etxetik eta zure erritmora
Iraupena: 6 ordu online astean+ mintzapraktikarako
1 h astean euskaltegian bertan. Urritik ekainera. 15 egunean behin, 1
h eta 30 minutuko tutoretza izango du ikasleak euskaltegian.
Kostu ekonomikoa: 488 €. Matrikularen
zenbatekoaren % 75era edo % 100era arteko laguntzak daude
eskuragarri, publiko xedearen arabera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina