Txirrita AEK Komikigunean izan da!

       Txirrita AEKren ikasle eta irakasleok Donostiara egin dugu txangoa Errege-Erregina katolikoen kaleko Komikigunea ezagutzera. Gida lanetan, gainera, antxotar bat izan dugu: Irune Arnaez. Berak erakutsi dizkigu Komikiguneko altxorretako batzuk. Artista askoren luma finez egindako artelanak dira azken finean komikiak. Superman, Tarzan eta antzeko pertsonaien komiki zaharrak ikusi izan ditugu eta euskarazko ale asko ere badituzte, Xabiroi, Ipurbeltz eta Asterix eta Obelixen abenturak, tartean.

     
 Gune irekia da, gainera, eta nahi duena bertara joan daiteke goiz edo arratsalde pasa komikiak ikustera eta irakurtzera.

Iruzkinak