San Tomas eguna Oreretan: atzo, gaur eta bihar

  Harro gaude Oreretako Xenpelar AEKideok atzo Zumardiko Kioskoko talaiatik ikusi genuenaz. Ero asko pasatu dira AEKtik eta San Tomas Azokatik 30 urteotan, baina ikusten dugu zerbaitetarako 
balio izan dutela bizitako pozek, negarrek, ordu pila ederrak, hotzak, blai eginda egoteak, nekeziek, barreek, pasadizoek... Horiek guztiek egin dute gaur egun San Tomas eguna dena Oreretan, ero batzuek hasitako ibilbidea. 

    Badira urte batzuk ez dugula guk bakarrik antolatzen Oreretako San Tomas azoka, Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko kideok. Eta harro gaude urteotan sortu den batzordeak egindako lanaz ere. 

    Biharko, hemendik eta 30 urte barruko Oreretako San Tomas eguna nolakoa izango den, gaur egungo azokako ispiluan ikus dezakegu islatuta dagoeneko. Edo, nahiago baduzue, gaur egun ereiten dugunak emango digu biharko fruitua. Eta duela 30 urteko ero haiek nahiko argi utzi ziguten nolakoa behar duen San Tomas egunak Oreretan: herria, elkarlana eta euskara.



    Eta eskerrik asko auten egin diguzuen omenaldiagatik!

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1271:errenteria-orereta&catid=117&Itemid=0

Iruzkinak