Mintzagun sariko film laburren emanaldian egon gara!

Oreretako Niessen Kulturgunean egin den film laburren ikustaldian egon gara Oarsoaldeko AEKko ikasleak zein irakasleak. “Ihesa”, “Bitartekaritza istorio bat”, “Hileta”, “Hasiera” eta “Beti bezperako koplak” film laburrak ikusi ditugu, eta gure botoen bidez, Mintzagun sariaren irabazlea erabakiko da. Lehiaketaz kanpora, bitxikeria moduan, “Aitxitxe” film laburra ere ikusi ahal izan dugu. 

Onenak irabaz dezala!

Iruzkinak