Iraileko ikastaro trinkoak prest ditugu!
![]() |
Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko gela bat |
Oarsoaldeko AEKk bi ikastaro trinko eskainiko ditu irailean. Goizez, B2 mailako ikastaroa izango da, eta arratsaldez, B2-C1 mailakoa.Biak Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian izango dira.
Izen-emate epea oraindik zabalik dago. Izena eman nahi baduzu, edo besterik gabe informazioa jaso nahi baduzu, idatzi mezua orereta@aek.eus helbidera. Bi ikastarootako bilera informatiboak UZTAILAREN 13an, ASTEAZKENEAN, izango dira Oroitzene AEK euskaltegian bertan. Goizeko taldearen bilera 10:00etan izango da eta arratsaldekoa, 17:00etan,
Gogoan izan, irailean bertan zabalduko dela epea HABEren B1, B2 eta C1 mailetako azterketak egiteko eta gure ikastaroak oso lagungarriak izango dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina