Txirrita AEKren pintxo lehiaketa
Pasaiako Txirrita AEK-k pintxo lehiaketa egin du. Guztira, 20 ikaslek parte hartu dute, bost taldetan banatuta. Epaimahaiak banatutako osagaiekin egin behar izan dituzte bost taldeek pintxoak: arrautza, tomatea, antxoak, txatka... Epaimahaiak irudimena, zaporea, aurkezpena edota pintxoaren izena baloratu ditu eta jakina, kosta egin zaio irabazlea aukeratzea, den-denek gogo handiz egin dituztelako pintxoak.
![]() |
Ikasleak, serio-serio, pintxoak prestatzen |
Baina...lehiaketa guztiek irabazlea behar dute eta azkenean, estu-estu izan bada ere, Variniak, Nekanek, Freddyk eta Juliok prestatutako 'Paradisuko erregeak' izeneko pintxoak eskuratu ditu puntu gehien, eta hiru ikasleek sukaldeko zapi bana etxeratu dute sari gisa.
![]() |
Epaimahaiko kideek lan zaila izan dute... |
Zorionak parte hartzaile guztiei!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina