Bukatu da, akabo! 2014-2015 ikasturtea joan zaigu. Oarsoaldeko AEK-ko lan taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikasle saiatuei, eta espero dugu udako oporrak eta gero, berriz ere elkartzea.
Ikasturtea urrian hasi zen eta garrantzitsua da zapore onarekin bukatzea, irribarretsu bukatzea. Horretarako, Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegiak hainbat jarduera egiten ari dira azken asteotan. Hona hemen, horietako batzuk iruditan:
 |
Oiartzungo Intxixu AEK-ko lagunak, Arditurrin |
 |
Eguraldi oneko eguna aprobetxatu dute Intxixu AEK-koek mendi buelta egiteko |
 |
Oreretako Xenpelar AEK-n batxata ikastaroa egin dute, Leo ikasleak gidatuta |
 |
Pasaiako Txirrita AEK-koek bapo afaldu dute Galeperra elkartean |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina