Mintzagun jaia ospatu da Oiartzunen



Larunbatean, maiatzak 9, Mintzagun eguna ospatu zen Oiartzunen. Euskara ikasleak, irakasleak eta mintzalagunak elkartu ziren giro ederrean. Hasteko, tren berdean ibilitakoek oiartzuarrak ez direnentzat ezezagunak diren txoko asko ezagutu ahal izan zituzten: Sebastian Mendibururen eskultura, Iturriotz auzoko dorretxea, Zuberoa jatetxe famatua... Azalpen guztiak, gainera, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko ikasleek eman zituzten. Mila esker!!!



Eguerdi partean gynkanaren txanda izan zen. Mintzagun jaira joandakoek, taldeka, proba batzuk gainditu behar izan zituzten, eta bukatzeko, izkutatutako intxixuak aurkitu. Lana azkarren egin zuen koadrilak sari aparta etxeratu zuen: otordu bat Intxixu jatetxean. Ez da gutxi!



Eguraldiak lagundu zuela aprobetxatuta, Done Eztebe plazan bertan egin zen bazkaria, musikak lagunduta.

Iruzkinak