Txirrita AEK-k Korrika aurkeztuko du asteartean
Pasaiako Txirrita AEK-k Korrika aurkezteko ekitaldia egingo du asteartean, otsailak 24. Ikasleak beraiek izango dira protagonista. Ikasle batek mendiari buruz hitz egingo du eta beste batek musika emanaldia eskainiko du. Beste sorpresaren bat ere egongo da, eta Korrikako arropa salgai egongo da.
Ekitaldia Antxoko kultur etxean izango da, 19:00etatik 21:00etara eta sarrera librea da.
Bestalde, asteazkenean, otsailak 25, bilera irekia egingo da Txirrita AEK euskaltegian martxoaren 22rako, Korrika Antxotik pasatuko den egunerako, egitaraua osatzeko. Bilera irekia da eta Kilometroa erosi nahi duten elkarte guztiei deia egin zaie bertaratzeko.

Aitor Badiola ikasleak musika emanaldia eskainiko du |
Bestalde, asteazkenean, otsailak 25, bilera irekia egingo da Txirrita AEK euskaltegian martxoaren 22rako, Korrika Antxotik pasatuko den egunerako, egitaraua osatzeko. Bilera irekia da eta Kilometroa erosi nahi duten elkarte guztiei deia egin zaie bertaratzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina