 |
Casabal eta Xamoa bertsolariak ederki aritu ziren ikasleak (eta irakasleak!) zirikatzen |
Urtarrilaren 31n, larunbata, eskualdeko barrikotea egin genuen Oreretako Batasuna elkartean. Guztira, 120 bat lagun elkartu ginen: ikasleak, irakasleak, mintzalagunak, trikitilariak, bertsolariak... Oarsoaldeko AEK-ko sukaldari finek lan handia egin zuten, aparta. Hona hemen menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta eta intxaurrak...
 |
Oreretako Batasuna elkartea lepo bete genuen |
Trikitilariek girotu zuten bazkaldu aurreko poteoa, eta bazkaldu eta gero, Casabal eta Xamoa bertsolariek bertan geundenok zirikatu gintuzten beren bertsoekin. Kanpoan hotz egiten zuen, baina gu bero-bero egon ginen.
 |
Nahi adina sagardo edan ahal izan genuen, noski!
|
Aaaaaarrrggggggggg!!!! baina baina zer da hau??? beno, Ruth pozik eongo da....
ErantzunEzabatu