Korrika Kulturala Oreretan
"Hordago Ardoa" Oreretako Niessen aretoan ikusi ahal izango da martxoaren 5ean, osteguna, 19:19ean Reina aretoan.
“Hordago Ardoa”, artez jantzitako ardo dastaketa da.
Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak, zuzeneko musika, margolanak,
antzezpena eta bideoa uztartuz, ardoa gozamen hutsa dela erakutsiko
digute.
Kata hutsetik harago doan esperientzia osoa da ikuskizuna.
Ardoaren eta bere dastaketaren inguruan sortutako ikuskizun berritzaile
bat duzu hau. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak bost euskal ardoren
dastaketa gozagarri eta argigarri bat gidatuko du. Guzti hau, ordea,
ikuskizunerako espresuki sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz
inguraturik gauzatuko da.
Dastaketan zehar, zilueta misteriotsu batek koadro
erraldoi bat margotuko du. Zuzeneko musika eta bideo sorkuntzaz
lagundurik. Eta bi aktorek, zerbitzari, kantari, poeta eta zirikatzaile
lanak egingo dituzte.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina