Aita, ama, zatozte Oarsoaldeko AEKra!




Aurtengo ikasturtean ere transmisio taldeak sortuko dira Oarsoaldeko AEKn, hau da, gurasoei zuzendutako taldeak. Oreretako Xenpelarren, Lezoko Oroitzenen eta Pasai Antxoko Txirrita AEK-n matrikularen prezioa 150 euro ingurukoa da, eta ikastaro horietan parte hartzen dutenek diru laguntza eskatzeko aukera izango dute datorren urteko uda partean. Oiartzungo Intxixu AEK-n izena ematen duten gurasoek, berriz, matrikula arrunta ordaintzen dute, baina ikasturtearen bukatu ondoren %70 berreskuratu ahal izango dute.

Oarsoaldeko AEK-ko transmisio taldeek, eskolak jasotzeaz gain, beste jarduera askotan parte hartzen dute. Argazkian, Xenpelar AEK-ko gurasoak talo tailerrean



Informazio gehiagorako egin klik hemen:

Iruzkinak