Kote Camacho Oarsoaldeko AEKn


Argazkia: Oarsobidasoako Hitza


Mintzagun tailerren harira, Kotxe Camacho zinemagile oiartzuarrak bisita egingo digu eta bere azken film laburraz hitz egingo digu. Film labur horren izenburua Elkartea da, eta aktore ezagunek parte hartu dute, esate baterako Martxelo Rubiok, IƱaki Beraetxek eta Iker Galartzak.

2013ko udazkenean Pasaiako Ikuska Film Laburren lehiaketan, hain zuzen ere, Oarsoaldeko euskarazko film labur onenaren saria eman zioten lan horri.

Zinema zuzendari oiartzuarraren beste film labur batek ere sari bat baino gehiago lortu zituen duela urte gutxi: La Gran Carrera. 1914an girotu zuen istorioa, Zubietako hipodromoan, eta oso zaldi lasterketa garrantzitsu baten nondik norakoak kontatu zituen.

Argazkia: Banatu Filmak


Egin klik hemen, Elkartea film laburraren trailerra ikusteko.


Zinemagintza tailerra

Oiartzungo Intxixu AEK  otsailaren 17an, astelehena, 18:00etan

Pasaiako Txirrita AEK otsailaren 26an, asteazkena, 10:00etan

Oreretako Xenpelar AEK otsailaren 27an, osteguna, 09:00etan

Lezoko Oroitzene AEK   otsailaren 27an, osteguna, 18:15ean

Iruzkinak