Hizkuntz Eskolan eta IVAPeko azterketan izena emateko epea, zabalik

Hizkuntz Eskola Ofizialean azterketa egiteko epea zabaldu dute astelehenean, otsailak 24. Edozeinek eman dezake izena -Internet bidez egin behar da- martxoaren 20a baino lehen, 36, 15 euro ordainduta.

Donostiako eta Irungo hizkuntz eskoletan -horiek dira gure eskualdetik gertuen daudenak- B1 eta B2 mailetako azterketak egin daitezke. Bi lekuotan, ordea, ezin da C1ekoa -EGAren baliokidea- egin. Iruñean, aldiz, bai; Iruñeko Hizkuntz Eskolan ostirala, otsailak 28, izango da azken eguna matrikula librean izena emateko. Kontuan hartu, Hizkuntz eskoletako tituluak eta HABErenak baliokideak direla.

Bestalde, IVAPeko azterketa egiteko epea ere zabalik dago. Erakunde publikoetako langileek bakarrik egin dezakete azterketa hau. Jarraian, IVAPeko deialdiaren xehetasunak.


 Hizkuntza eskakizunen deialdia
 Otsailaren 18an argitaratu da
Eskabideak egiteko epea  Otsailak 19 - martxoak 5
Onartuen eta baztertuen zerrenda  Martxoaren 27an argitaratuko da
 Idatzizko azterketak
 Maiatzaren 10ean, hiru lurraldeetan
Tokiak
 Bilbon: Industria Ingeniaritza Teknikoko UE
Donostian:Barriola eraikinean, EHUko Campus-a
Gasteizen:Las Nieves gelategian, EHUko Campus-a
Deitutakoen zerrenda  Apirilaren 9an argitaratuko da
Idatzizko azterketen emaitzak  Ekainaren 6an argitaratuko ditugu
Erreklamazio epea  Ekainaren 21etik 26ra

Iruzkinak