Oporretara joan aurretik eskatu genizkizuen postalak bidaltzeko, guri inbidia emateko. Zuetako batzuek gurekin konpartitu nahi izan dituzue bisitatuko tokiak eta han bizitzakoak. Eskerrik asko! Hementxe dituzue ale batzuk. Guri guzti-guztiek egin digute ilusio handia.
 |
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko Lourdes Otxoaren postala duzue goikoa. Bero galanta pasa arren, janariarekin eta ardoarekin Zamoran gozatu ederra hartu zutela kontatu digu. |
 |
Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikaslea da Manoni ere eta Errumanian ibili da txoko batetik bestera. Hango hizkuntzan hitz batzuk ikasi ditu, gainera. Hori da, Manoni! |
 |
Manuk -bera ere Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikaslea- Le Lot-et-Garonneko postal ederra bidali digu |
|
 |
Lezoko Oroitzene AEK-ko Ainhoa Vea-Murguiak Extremadurako herrixka batean pasa ditu oporrak, eta igerileku natural batean bainatu da. Hori bai, ura izoztuta zegoela kontatu digu Ainhoak, baina ziur hori gutxienekoa zela! |
|
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina