Zatoz Oarsoaldeko AEKra!

Kurtsoaren erdia joan da... baina beste erdia falta da. Oarsoaldeko AEK euskaltegietan izena emateko aukera duzu, ikasturtearen bigarren zatiari begira. Maila guztietan duzu aukera. Ez galdu aukera hori!!!!

Hementxe dituzu Oarsoaldeko AEK euskaltegiak eta haien emailak eta telefonoak:

Xenpelar (Orereta) orereta@aek.org

Oroitzene (Lezo) lezo@aek.org

Txirrita (Pasaia) pasaia@aek.org

Intxixu (Oiartzun) oiartzun@aek.org

Duela gutxi, Oreretan talde berri bati egin diogu ongietorria, Agustinas auzoan: Udalak eta erretiratuen elkarteak bultzatu dute eta jubilatuei zuzenduta dago, hain zuzen ere. Euskara ikasteaz gain, gurekin une atseginak pasako dituztela ziur gaude.

Bestalde, Hirian aldizkariaren otsaileko aldizkarian, Xenperlarreko langabetuen taldeari buruzko erreportajea egin dute. Hementxe duzu erreportajea!



Iruzkinak