Etorkinentzako euskara ikastaroa Xenpelarren



Oreretako Euskara Departamentuak AISA euskara ikastaro laburra antolatu du bertako etorkinei zuzenduta, Xenpelar euskaltegian. Ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat izango da; bereziki etorri berri direnei eta euskararekiko loturarik izan ez dutenei zuzenduta dago.

Ikastaroaren helburua etorkinak euskal kulturara hurbiltzea da. Hala, eguneroko bizitzan baliagarriak diren edukiak jasoko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta esapideak: familia, garraioa, osasuna, kirola...

Ikastaroa apirilaren 9an hasiko da, Aste Santuko oporren bueltan, eta ekainaren 20an bukatuko da. Astean bina orduko hiru saio jasoko dituzte ikasleek.

Parte hartzeko Euskara Departamentura -943 449613- joan behar da, eta prezioa 18 euro da.

Iruzkinak