BARNETEGI IBILTARIAK: AEK-REN UDAKO ESKAINTZA MUGITUENA

Dudarik ez dago AEK saiatzen dela ahalik eta eskaintzarik osatuena egiten ikasle guztientzat eta, noizbait bada hori egia, udaran da.

Eskolarik gabeko udako euskara ikastaroa egin nahi duzula? Oporrak pasatzeko bestelako plan bat nahi duzula? Mendian ibiltzea edo bizikletaz ibiltzea gustuko duzula? Eta, bide batez, euskaraz aritzeko erraztasuna lortu?

Bada, barnetegi ibiltariak dira bilatzen ari zarena: uztailean, oinez, Gorbeatik Izabara, Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenetakoetatik pasata: Aizkorri, Aralar, Pirinioak, Irati... Abuztuan, berriz, bizikletaz, Urduñatik Zarautzera, Euskal Herri luze eta zabala ezagututa: Bizkaia, Araba, Nafarroa, Zuberoa eta Gipuzkoa.

Izena emateko: 630148159 edo ibiltaria@aek.org.

Animatu!



Iruzkinak