ASMAKIZUN LEHIAKETA: ASTE HONETAKO ASMAKIZUNA

Ikusten duzuenez, honek ez du etenik eta, pasa den asteko lehiaketa gogoangarria oraindik fresko-fresko dugula, aste honetako lehiaketa berriari ekin behar diogu.

Oraingo honetan, Pasai Antxoko 3. taldeak prestatu du lehiaketa (goizeko B2 mailako taldea, Patxiren ikasleak). Besterik gabe, goazen pistak ikustera:

1. pista: Modari ez dio jaramonik egiten. Janzkera aukeratzeko ez du denbora asko galtzen, ez baitu galtzontzilo dotoreak eramateko beharrik.
2. pista: Bere iritzia kontuan hartu beharrekoa da. Ohartu gabe, gure egunerokotasunean sartuta dago.
3. pista: Ezkongabea da eta, guk dakigunez, ez du emakumerik "ezagutu". Gainera, garai bateko euskal aztien ondorengoa da.
4. pista: Bere ibilbidea oso zabala da. Bere arlorik ezagunena ez izan arren, musika irratsaioetan ere ibilia da.

Zer? Ba al dakizue zeri buruz ari diren? Ala arrastorik ere ez duzue? Egia esan, aitortu beharra dugu gure ikasle hauek prestatzen dituzten lehiaketak ez direla batere errazak...

Beno, aste honetan, 10. Korrikako itsas-kapusai historiko eta dotorea dugu sari moduan. Beti bezala, erantzunak orereta@aek.org helbidera bidali. Erantzunak jasotzeko epea ostiralean bukatuko da, hilak 18, 18:00etan. Argazkian kapusaia:



Animatu eta bidali zure erantzuna!

Eta, oraingoan, pistek hala iradoki digutenez, ondorengo irudia daukazue.

On egin!





Iruzkinak

  1. Joer, zer zaila...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Alber: hain zaila ez da izango, dagoeneko 2 lagunek asmatu dute-eta... Egia da irudiak ez datozela bat erantzunarekin, baina...

      Ezabatu
    2. nik ba dakit..!!! kar kar kar

      Ezabatu
    3. Zer? Anai-arrebak nor baino nor ari dira lehian, ala? "Pikean", alegia... Edo baliteke baten bat larunbateko ajearengatik ezin kontzentratuta ibiltzea...

      Ezabatu
    4. bera idazlea da, ni azkarra......

      Ezabatu
  2. Zer da itsas-kapusaia?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo, Ekhine:
      Kapusaia zira da, euritik babesteko jartzen denetakoa, eta, kasu honetan, itsas-kapusaia izena jarri diogu zira hori marinelek erabiltzen duten horien tankerakoa delako. Ezagunak egingo zaizkizu: horiak eta urdinak izaten diren horietakoak. Bestela, kalean, ziurrenik, txubaskero bezala entzungo zenuen... ;-)

      Ezabatu
  3. non jarri behar dut erantzuna???????

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ondo irakurri bazenu testu osoa, jakingo zenukeen. Erantzuna orereta@aek.org helbidera bidali behar duzu. Azkar, bihar bukatzen baita erantzunak bildatzeko epea!

      Ezabatu
    2. Joer.....orain irakurri dut!!!!bidaliko dut mesua....A ze umore txarra!!!!!

      Ezabatu
    3. Tira, tira, Belen, barkatu tonuagatik, bale... Hurrengoan, goxo-goxo.

      Ezabatu
  4. EGUN ON..!!!BENGA, BENGA... ESAN, BADAKIT NIK IZAN NAIZ IRABAZLEA (KAR, KAR, KAR..) NORA JOAN BEHAR DUT NIRE OPARI.. JASOTZEA???

    ErantzunEzabatu
  5. barkatu, kedu lehengo "k" bestela nire andereƱo.....

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina