Azterketei buruzko informazioa


Europako Markoak A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak bereizten ditu.

Zer da Europako Markoa?

Europako Erreferentzia Markoak Europa osoko hizkuntz bat ikasten ari diren ikasleek hizkuntza hori komunikazio-tresna gisa erabili ahal izateko zer ikasi behar duten deskribatzen du. Azaltzen du ikasleek zer ezagutza eta trebetasun eskuratu behar dituzten eraginkortasunez jarduteko.

Dena dela, ikaslearen gaitasuna neurtzen duen erakundearen arabera, mailak era batean edo bestean izendatzen dira. Hona hemen, xehe-xehe, azterketen nondik norakoak.ez irakasleek zehazten dute

HABE


Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundea da HABE

-A1, A2 eta B1 mailak euskaltegian bertan egiaztatu daitezke, ebaluazio jarraituaren bidez.
-B2, C1 eta C2 mailetako azterketak egiteko, maila bakoitzeko entzumen eta irakurmen probak gainditu behar dira euskaltegian.

Bi deialdi izaten dira urtean, eta beheko koadroan ikus daitekeenez, azterketaren lehen zatia, irakurmena eta entzumena euskaltegian bertan egiten da.

Hona hemen 2019ko bigarren deialdiko egutegia:

Matrikula-epea Irailaren 13tik 24ra
Onartuen zerrenda Irailaren  26an
Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian B2 maila: Urriaren 10ean
C1 maila: Urriaren 10ean
C2 maila: Urriaren10ean
Entzumeneko eta irakurmeneko emaitzak Urriaren 14an
Idazmeneko proba Urriaren 19an
Idazmeneko emaitzak Azaroaren 15ean
Mintzameneko proba B2 maila Azaroaren 21ean, 22an eta 23an
C1  maila:  Azaroaren 21ean, 22an eta 23an
C2 maila: Azaroaren 29an eta 30ean
Emaitzak Abenduaren 12an

HABEren azterketa ereduak ikusteko klik egin hemen

HEZKUNTZA (IRALE)

Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua, unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta Heziketa Bereziko langileei zuzenduta.

HE2 (Bigarren Hizkuntz Eskakizuna): Euskal Hezkuntza-sistemako irakasle eta hezitzaileei / B2ren baliokidea
HE1 (Lehenengo Hizkuntz Eskakizuna): Irakasteko titulazioa duten irakasle eta hezitzaileei /C1 edo EGAren baliokidea
HLEA: Hezkuntza Bereziko lan-legepeko heziketa-langileei (HE2 eta HE1e arteko maila litzateke)


Nola aurkeztu azterketara?
Deialdi irekian zein deialdi itxian ( deialdi itxiaren kasuan, bi azterketa: bat ekainean, eta bestea irailean)

Azterketei buruko informazio gehiago

ADMINISTRAZIORAKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK  (IVAP)

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako administrazioan ari diren langileei zuzenduta, alegia, langile publikoei zuzenduta

IVAPeko mailen baliokidetasuna Europako Markoarekiko

1 Hizkuntz Eskakizuna = B1
2 Hizkuntz Eskakizuna = B2
3 Hizkuntz Eskakizuna = C1
4 Hizkuntz Eskakizuna = C2


Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko bideak:

1) Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak. Izena emateko epeak dirauen tartean EAEko administrazioren batean lanean ari direnek parte hartu dezakete. Urtean bi deialdi antolatzen dira.

2) Herri-administrazioko erakundeek (udalek, aldundiek...) euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa prozesuetan. Lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko egiten diren azterketetara aurkez daitezke hautaketa prozesuko hautagaiak.

3) Europako Erreferentzi Marko Bateratuak bideratutako euskara tituluen baliokidetza sistemaren bidez. Hizkuntza eskakizunen erregistroan jasotzen dira hizkuntza gaitasun zehatza adierazten duten euskara titulu horiek beren baliokidetza adieraziz.

IVAPeko azterketei buruzko informazio gehiago

HIZKUNTZ ESKOLA OFIZIALA

Hizkuntz eskolen tituluen baliokidetasuna HABErekiko

 B1 = Lehen Maila
 B2 = Bigarren Maila
 C1 = Hirugarren Maila

Hizkuntz Eskola Ofizialean ikasle ofizialak eta deialdi librean aurkezten direnak bereizi behar dira. Ikasle ofizialak irailean matrikulatu eta ikasturtean joaten direnak dira. Deialdi librean aurkezten direnek, klasera joateko aukerarik ez, baina Europako Markoko B1 eta B2 mailetako azterketak egiteko eskubidea dute (C1eko azterketa ezin da deialdi librean egin).  Otsailaren 24tik martxoaren 20ra bitartean eman behar da izena (36,18 euro ordaindu behar dira) eta azterketa maiatza bukaeran-ekaina hasieran izaten da, hizkuntz eskola ofizialaren egoitzan.






Iruzkinak