Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aipagarriak

Mintza goxo: erabilerari begirako ekintzak Oarsoaldeko AEKn

  Ostiral arratsalde ederra pasa genuen Lezoko Saldise plazan antolatutako Mintzodromoan. Lezoko Mintzalagun egitasmoari hasiera eman genion eta bertan, Lezoko alkatea den Mikel Arruti zein egitasmoaren herriko dinamizatzaile dugun Edurne Lizarazuren hitz batzuen ondoren, 40 bat lagun (Lezoko bidelagun eta bidelariak zein Pasaia eta eskualdeko lagunak) aritu ziren hitz eta pitz ordu eta erdiz. Gainera, Lezoko bidelagun eta bidelariez gain, aipatzekoa deritzogu Pasaiako eta eskualdeko beste herrietako adin guztietako partaide eta lagunak ere hurbildu zirela deialdira. Hortaz, mila esker guztioi plaza hartu eta berau euskaraz blaitzeagatik! Egitasmoari hasiera goxo eta eroso bat emateaz gain, bestalde, Oarsoaldeko AEKko erabilera koordinatzailea den Maritxu Oiartzunek eskualdeari begira sortu dugun Mintza Goxo proiektua aurkeztu zuen. Azken honen helburua izango da, euskaltegietatik at, erabilerari begirako ekimenak sortu eta martxan daudenak egonkortzen eta handi

Azken argitalpenak

Mintza Goxo aurkezteko, mintzodromoa ostiralean Lezon

Gogotsu hasi dugu ikasturtea Oarsoaldeko AEKko irakasleok

Pasaia, bidelagunez eta bidalariz betetzeko prest

Ikasgelak beteta hasi dugu ikasturtea Oarsoaldeko AEKn

HABEren azterketak: izena emateko epea irailaren 9tik 15era egongo da zabalik