Gaizki-ulertu lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko AEK-k

 


Askori gertatu zaigu, behin baino gehiagotan gainera:  zerbait eskatu euskaraz denda edo taberna batean eta gurekin hizketan ari denak gu ondo ez ulertzea, edo tutik ere ez ulertzea, eta ondorioz, gaizki-ulerturen bat gertatu da. Edo euskara ikasten hasi berriak, lotsa alde batera utzita, zerbait galdetzera edo esatera ausartu, baina... aiiiiii! Ez asmatu hitz egokiarekin... 

Euskararen Nazioarteko Eguna ate joka dugun honetan, Gaizki-Ulertu Lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko AEK-k, umoretik. Partekatu abenduaren 10a baino lehen zure irakasle eta ikaskideekin zuri edo inguruko norbaiti gertatutakoa, idatziz edo ahoz, eta sariren bat etxera eraman ahal izango duzu!

Iruzkinak